
Minbizia prebenitzeko
elikagaiak
Orokorrean, minbizia prebenitzeko, animali jatorriko elikadura koipetxua, haragi gorria eta aurrez prestatutako jakiak murriztea gomendatzen da eta zuntza, fruta eta barazki ugari jatea lagungarri izango da.
MURRIZTU:
Gantz saturatuak: esne betea, gurina, haragi gorria, gazta edo koko-olioa. (erlazio zuzena azaldu dute ikerketek bular- minbizia sortzeko posibilitatearekin ; baita ere kolonekoarekin)
GEHITU:
Fruta, barazki eta lekaleak. Ikerketa askok azaldu dute eragin babeslea duela. Bitamina, zuntz eta agente fitokimiko asko dituzte eta hauek eragin babesle bat dute tumore kantzerigenoen aurrean.
Kolorez taldekatutako elikagaiak:
-
Gorria: Tomateak, tomatea edo sandiaren deribatuak.
-
Laranja: azenarioa, batata, mangoa, kalabaza.
-
Hori-laranja: Fruitu zitrikoak (naranja, mandarina, limoia, lima), papaia, melokotoia, kalabaza.
-
Berdea: Espinaka, aza eta hosto berdeko barazkiak.
-
Berde-txuri: Brokoli, azalorea.
-
Berde-hori: Baratxuria, tipulak, zainzuriak.
-
Urdina: Arandanoak, mahats-moreak, aranak.
-
Gorri- morea: Mahats gorriak, gereiziak.
-
Marroia: Lekale, artoa, ogi eta zereal integrala.
EGOSKETA MODUEN ERAGINA:
Elikagaia erretzean “amina heterozikliko” izeneko molekula
batzuk konzentratzen dira eta hauek kantzerigenoak dira. Konposatu hauek, erretzen
diren edozein haragietan egon daitezke (oilaskoa, arraina…)
ALKOHOLA:
Alkohola kantitate handietan edateak, gaixotasun hau izateko posibilatea handitzen du.
Arazoa “kantitatean” dago, eta ikerketek diote bere eragina ahoan, faringean,
laringean eta esofagoan izaten dela.


